Genevako Unibertsitatean aurkeztu du Crettenandek tesia. Haren esanetan, XXI. mendearen hasieran gatazken konponbideak ezin dira ulertu "aldagai mediatikorik" gabe. Abiapuntu hori hartuta, 2005. eta 2007. urteen artean Euskal Herrian izandako bake prozesua eta prozesu horretan hedabideek izandako jokabidea aztertu du irakasleak.
Besteak beste, Crettenandek behatu du ea Euskal Herriko hedabideek prozesuko protagonisten arteko tentsioak "baretu" edo "larriagotu" ote zituzten.