«Presaz» aritzea leporatu diote Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari

2011ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak Zubietako errauste plantaren eraikuntza obrak emateko orduan izan duen «presa» salatu zuen, atzo, Ricardo Ortega Ezker Batua-Berdeak alderdiak administrazio kontseiluan duen ordezkariak. Befesak aurkeztutako alegazioen aurrean, erabakia atzeratzeko eskatu zuen Ortegak, «ez delako bidezkoa halako presarekin aritzea». Ortegak adierazi zuenez, ez zuen bozketan parte hartu, eta aretoa utzi zuen.

Aralarrentzat, berriz, «albiste txarra» da errauste planta eraikitzea adjudikatu izana, «atzeraezina izan daitekeen une baterantz beste urrats bat egin delako». Horregatik, luzapena eman dezala eskatu dio Aralarrek Gipuzkoako Diputazioari. Hamaikabaten izenean, Pello Gonzalezek adierazi du hondakinen kudeaketarako eredua Gipuzkoarentzat «egokiena» dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.