Iraken okupazioa

Presidentea aukeratzeko akordiorik lortu gabe amaitu da Irakeko Legebiltzarraren lehen saioa

Diputatuek kargua zin egin dute gaur Irakeko Legebiltzarrern lehen bileran. Joan den abenduan egin ziren Iraken hauteskundeak eta gaur egin du lehen saioa. Orain arte indarrean izan den aldi baterako legebiltzarra ordezkatuko du. Alderdi ezaberdinek, baina, ez dute akordiorik erdietsi presidentea nor izango den erabakitzeko unean. Hori dela eta, Legebiltzarra desegin dute datarik zehaztu gabe.

2006ko martxoaren 16a
17:47
Entzun
Irakeko Legebiltzarraren lehen bilerak 30 minutu eskas iraun du eta diputatuek kargua zin egin ostean bertan behera geratu da presidentea nor izango den hautatzeko akordiorik lortu ez dutelako. "Iraken independentzia eta subiranotasuna" babesteko hitza eman dute diputatuek;baita "herriaren intereserako herrialdeaz arduratzeko" konpromisoa hartu ere.

Adnan Pachachi sunita izan da lehen bilera honetako presidentea diputatu zaharrena delako eta guztiek kargua zin egin eta gero amaitutaz eman du bilera hurrengo baterako deialdia egin arte. Ez du datarik zehaztu, antza denez, alderdi politikoek Gobernu berri bat osatzeko beta izan dezaten. Pachachik krisian dagoen herrialde bat izan du hizpide: "Munduari erakutsi behar diogu gure jendearen artean ez dela gerra zibilik izango". Oraindik arrisku handia dagoela iritzi dio: "Arriskua oraindik presente dago eta etsaiak prest daude ez zaielako Irak batu, indartsu eta egonkor bat gustatzen".

Ibrahim al Jaafari jarduneko lehen ministroaren ustez berehala osatu daiteke Gobernua: "Politikariek seriotasunez lan egiten badute hilabete baten buruan Gobernua osatu dezakegu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.