Ekonomia

"Presidentearen irizpide eta aginduak ez onartzeagatik" kendu dute Ruiz Urtxegi Adegiko zuzendaritzatik

Eduardo Zubiaurre Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko lehendakariak hartu du idazkari nagusia kargugabetzeko erabakia, baina datorren astelehenean Adegiko zuzendaritza kontseiluak berretsi behar du.

2008ko otsailaren 26a
12:24
Entzun
Jose Mari Ruiz Urtxegi Adegiko idazkari nagusia eta Arturo Garcia idazkari nagusiaren albokoa kargutik kentzea erabaki du Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko presidente Eduardo Zubiaurrek. Gaur zenbait komunikabidek plazaratu dutenez, "antolaketa ereduaren" inguruko ezadostasunak argudiatu ditu presienteak Ruiz Urtxegi eta Garcia kargutik kentzeko. Efe albiste agentziak Adegiko langileek jaso duten gutun batean oinarrituta zabaldu duenez, "presidentearen irizpide eta aginduak ez onartzea" leporatu die Zubiaurrek kargutik kendutako zuzendaritzako bi kideei.

Nolanahi ere, Zubiaurreren erabakia Adegiko zuzendaritza kontseiluak berretsi behar du. Datorren astelehenean egingo du bilera, eta presidenteari babesa emango diola uste da. Hainbat iturriren arabera, Jose Miguel Aiertza Adegiko berrikuntza arduraduan eta Kursaaleko zuzendari ohia izango da Ruiz Urtxegiren ordezkoa.

25 urte egin ditu Ruiz Urtxegik Adegiko idazkaritza nagusian. Zubiaurre presidentea, berriz, 2006ko ekainean aukeratu zuten Jose Martin Etxeberriaren ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.