Gaur goizeko lauretan preso sozial bat hilik topatu dute Iruñeko espetxean, Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioak esan duenez. Ziegan aurkitu dute, ohean etzanda, eta haren gelakideak eman du abisua. Behin-behineko kartzelaldian zegoen hil den presoa.
Barne Ministerioaren arabera, presoak ez dauka indarkeria zantzurik. Autopsiaren emaitzen zain daude.
42 urteko gizonezkoa da hildakoa, espainiarra (Zaragoza).
Gizartea
Preso bat hilda agertu da gaur Iruñeko espetxean
42 urte zituen hildakoak, eta indarkeria zantzurik ez dauka. Behin-behinean zegoen kartzelan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu