23 urteko preso bat, gizonezkoa, hilda agertu da Iruñeko espetxean. Diario de Navarra egunkariak plazaratu duenez, lehen ikerketen arabera, bere buruaz beste egin du.
Bikotekidea hiltzea leporatuta atxilotu eta espetxeratu zuten gazte hori. Hain zuzen ere, ustez bikotekideari eraso eta bere buruaz beste egiten saiatu ondoren atxilotu zuten urtarrilean. Orduan, bere buruari labanaz eraso zion eta ondoren leihotik salto egin zuen.
Zaurituta zegoela-eta Nafarroako Ospitalean eduki zuten lehendabizi espetxeratuta, eta handik eraman zuten kartzelara.
Espetxeak
Preso bat hilda agertu da Iruñeko kartzelan
Lehen ikerketen arabera, bere buruaz beste egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu