Katalunia

Preso dauden Kataluniako politikariekin bildu dira Otegi eta Ortuzar

Josep Rull, Jordi Turull  eta Joaquim Forn espetxean dauden kontseilari ohiak bisitatu dituzte.

Lledonerseko espetxean daude Rull, Turull eta Forn. SUSANA SAEZ, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko irailaren 11
07:10
Entzun

Diada egunaren bezperan izan zen EH Bilduko koordinatzaile nagusia Lledonerseko kartzelan (Katalunia). Josep Rull, Jordi Turull eta Joaquim Forn kontseilari ohiekin elkartu da Arnaldo Otegi, eta "indartsu" daudela nabarmendu du.

Lau orduz egon zen Otegi prozesu subiranistarengatik espetxeratutako hiru buruzagiekin. "Oso ondo ikusi ditut fisikoki, baina batez ere oso garbi dute modu bidegabean espetxeratu dituztela. Horretan ados gaude. Preso sartu dituzte herriari hitza eta ahotsa emateagatik eta herriari adierazteko askatasuna emateagatik", salatu du.

Bestalde, Diadaren ekitaldietan parte hartzeko asmoz, Bartzelonan da Andoni Ortuzar buruzagi jeltzalea ere, eta, hark ere bidaia baliatu du hiru kontseilari ohiekin biltzeko. BBBko buruak "elkartasuna" helarazi die Kataluniako prozesu subiranistarekin lotuta preso dauden buruzagi independentistei, eta ohartarazi du gatazka ez dela konponduko epaiketen bidez, elkarrizketarekin baizik. "Lasai eta indartsu" ikusi dituela esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.