Auzpietuek epaileari azaldu diote euren helburua sakabanaketa politika amaitzeko eta presoak Euskal Herriratzeko eskatzea zela. Esan dutenez, presoen senide eta lagun zirelako eraman zituzten haien aldeko argazkiak, eta ez erakunde armatua goratzeko.
Agurtzane Izartza Hernandez, Ohiane Mikeo Zabalo, Erlantz Lopez de Okariz, Maria Jesus Aliaga Cuesta, Idoia Martinez de la Hidalga, Felisa Espinosa Murua, Lourdes Uribarri Larrañaga, Gorka Aurrezietxea Olano, Victor Manuel Perea Lopez, Ainhoa Bengoa Salutregi, Iker Vela Arostegi, Jagoba Apaolaza Castro, Iker Pastor Rodriguez eta Galder Ruiz Alvarado dira auzipetuak.
2012ko ekainaren 30ean, kalejira batean hartu zuten parte auzipetuek. Fikalaren arabera, presoen aldeko oihuekin batera "Amnistia osoa", "euskal presoak etxera", "borroka da bide bakarra" eta "jo ta ke, irabazi arte" oihukatu zuten. Urte eta erdiko zigorra eskatu du fiskalak hamahirurentzat eta bi urtekoa Izartzarentzat. Akusazioak —Dignidad y Justiciak—, berriz, urte eta zortzina hilabeteko zigorra galdegin du guztientzat.
Epaiketan, auzipetuek salatu dute presoen sakabanaketa "mendekuan" oinarritzen dela, eta nabarmendu preso eta senideek bizi duten egoerarekiko "elkartasunez" hartu zutela parte kalejiran.