EUSKAL PRESOAK

Preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen defentsa, geltokiz geltoki

#Hartutrena lelopean, manifestu iraunkorra osatu du Sarek, giza eskubideen alde egoteaz gain, horien defentsa aktiboa egingo duten eragileen bila.

Sareko kideak, goizeko agerraldian. SARE
Maialen Unanue
2016ko otsailaren 4a
07:49
Entzun

Ehunka kontatzen dira euskal preso, iheslari eta deportatuak. Horiek guztiak ditu gogoan Sarek, eta haien alde lan egiteko tren bat jarri du martxan. "Tren honek herriz herri, auzoz auzo, eremuz eremu, presoen, iheslarien eta deportatuen giza eskubideen defentsa jarri nahi du martxan. Aldi berean, horien etxeratzearen bidea markatzera goaz".

Adierazi dutenez, euskal gatazka "ez da konponduko guztiz" zenbait herritar espetxean, erbestean edo deserrian dauden bitartean. Gaur abian jarri duten tren horri "konpromisoaren bagoiak" gehituko dizkiote irailera bitartean: justiziaren alorrekoak, unibertsitatekoak, gizarte mugimenduena, hezkuntzakoa, osasunekoa, kirolekoa, kulturakoa... "Lehenengo pausoa eremu horiek guztiak modu indibidualean trenera gehitzea izango da, gaur publiko egin dugun manifestura batuz". Hala, pertsona horiek sarea zabalduko dute, eta, era berean, helburu horren alde lan egitea helburu duten herritar gehiago lotuko dituzte, Sareren arabera.

"Azken geldialdia euskal jendartea konponbidera eramango duen hori da. Baina, horretarako, beharrezkoa da beste tren geltoki batzuetatik pasatzea: giza eskubide guztien errespetua, konponbidearena eta bakearena". Baina, horretarako, "borondate politikoak batu" behar dira, egoera berrira egokituko den legedi berri batekin, Sareren arabera.

Milaka herritar batu nahi dituzte gaur martxan jarritako trenean: "Martxan gaude, eta horretara goaz: hartu trena giza eskubideen alde".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.