Katalunia

Preso kataluniarrei bisita egin die ELAk

Figuereseko kartzelan (Herrialde Katalanak) izan dira Adolfo Muñoz Txiki idazkari nagusia eta Ioseba Villareal batzorde eragileko kidea, preso dituzte buruzagi independentistei elkartasuna adierazten.

Muñoz eta Villareal, gaur, Figueresko espetxean. ELA
2018ko azaroaren 27a
18:39
Entzun

Dolors Bassa Kataluniako Generalitateko Lan Kontseilari ohiarekin bildu dira gaur ELAko ordezkariak, eta buruzagi independentistak aske uzteko eskatu du. Salatu duenez, "Espainian ez dago bide demokratikorik gehiengo katalan demokratikoentzat", eta oroitarazi du "soilik demokrazia gauzatu zutelako" jaso dutela Espainiako Estatuaren errepresioa: "Estatuak mugimendu independentistaren buruak paretik kendu nahi izan ditu, eta erabaki horrekin bat datoz Ciudadanos, PP eta PSOE".

Gaurko bisitaren ondoren, Lledonerseko espetxean izango dira bihar Muñoz eta Villareal, ANCko presidente Jordi Cuixartekin, Kataluniako Generalitateko presidenteorde ohi Oriol Junquerasekin eta Jordi Turull kontseilari ohiarekin biltzeko. "ELAk beti emango dio sostengua Kataluniari", nabarmendu du Muñozek, "etorkizuna askatasunez eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea" duelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.