politika

Preso ohi baten eta iheslari ohi baten ongietorri ekitaldiak ikertzeko eskatu du Urkijok

ETAren biktimen duintasunaren aurkakoak izan daitezkeelakoan, ekitaldien berri eman dio Espainiako fiskaltzari.

2014ko apirilaren 30a
12:10
Entzun

Bilbon Josu Amantes euskal preso ohiari eta Santurtzin Jose Mari Arkotxa iheslari ohiari. Bi ongietorri horiek "ETAren biktimen duintasunaren aurkakoak" izan daitezkeela dio Carlos Urkijok, Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariak. Horregatik, oharra pasatu dio Espainiako fiskaltzari: biak ere herriko taberna batean egin zirela eta, Bilbokoaren kasuan, suziak jaurti zirela, eta euskal presoen aldeko banderak eta kartelak jarri zirela nabarmendu du ordezkariak.

"Espero dut kasu honetan ez direla zigorrik gabe geratuko terroristei gorazarre egiten dieten eta biktimak gutxiesten dituzten ekitaldiok". Urkijoren arabera, bi ekitaldietan hainbat lagun identifikatu zituzten: fiskaltzari igorri dion informazioa "nahikoa" litzateke identifikatutakoak epaileen aurretik pasa daitezen. 

Asteon sare sozialetan ustez biktimak iraintzeagatik atxilotutako 21 lagunen operazioa izan du hizpide Urkijok, eta adierazi du adi daudenaren erakusle dela, "jarrera onartezinek dagokien zigor erantzuna izan dezaten". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.