Presoak

Preso Politikoen Nazioarteko Eguna ospatuko da gaur Etxarri Aranatzen

Bigarren aldiz ospatzen da aurten Preso Politikoen Nazioarteko eguna. Iaz Iruñean egin zituzten ekitaldiak eta aurten Gazte Topagunearekin bat eginez Etxarri Aranatzen bilduko dira gaur. Besteak beste, euskal presoek bake prozesuan behar duten parte hartzea aldarrikatuko dute.

2006ko apirilaren 17a
16:21
Entzun
Mahai inguru batekin abiatu dute gaurko eguna. Eguerdiko hamabietan Etxarri Aranatzeko kultur etxean elkartu dira eta Raymod McCartney irlandarra izango da protagonista nagusietako bat. McCartney errepublikanoa Stormonteko Legebiltzarreko Sinn Feineko diputatua da. McCartneyrekin batera Askatasunako ordezkari bat eta eukal preso ohi bat izango dira hizlariak.

Besteak beste, euskal presoek bake prozesuan behar dute parte hartzea aldarrikatu nahi dutela azpimarratu du Julen Arsuaga antolakuntza taldeko kideak: "Beraien ekarpena ezinbestekoa da, benetan gatazka politiko hori gainditu nahi bada".

Arratsaldeko ordu bietan ekitaldi politikoa egindo dute Etxarri Aranatzeko plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.