Lorentxa Guimonen baldintzapeko askatasun eskaera onartu du epaileak, baina prokuradoreak erabakiari dei egin dio. Guimonek presondegian egon beharko du dei auzitegiaren erabakiaren zain.
Bagoaz kolektiboa epailearen erabakiaz poztu da, baina haserrea erakutsi du prokuradorearen jarreraren aitzinean.
2003an atxilotu zuten Guimon, Estialecqen (Biarnoa) ETArekin zerikusia zuelakoan. Hamairu urte daramatza preso eta gaur egun Crhon eritasuna pairatzen du. Euskal Herritik 650 kilometrotara da preso, Bretainiako Rennes herrian. 2010ean 39 eguneko gose greba egin zuen bere bakartze egoera salatzeko.
Elkarretaratzea eginen dute, gaur 19:00etan Angelun, Lorentxa Guimonen sostenguz.