euskal presoak

Presoak babesteko manifestaziora deitu du AEMk hilaren 24rako

Inoiz ez makurturik! Denon artean lortuko dugu! Amnistia osoa! lelopean egingo dute, Bilbon. Iñaki Bilbao presoaren egoera salatu du.

AEMk deituta gaur Bilbon izan den prentsaurrekoa. ARITZ LOIOLA, ARGAZKI PRESS
2017ko ekainaren 10a
11:43
Entzun

AEM Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak manifestazio batera deitu du hilaren 24rako, euskal presoei "babesa" emateko. Inoiz ez makurturik! Denon artean lortuko dugu! Amnistia osoa! lelopean egingo dute, Bilbon, Jesusen Bihotza plazatik abiatuta (18:30). "Zapaltzen gaituztenen aurrean borroka eta duintasun jarreretan mantentzeagatik, ezein preso babes politikorik gabe ez uzteko" konpromisoan berresten direla adierazi du AEMk, Bilbon egindako prentsaurrekoan. Haren hitzetan, erresistentzia jarrera izan da "hamarkadetan zehar estatuen etengabeko mehatxuen gainetik belaunaldi berriak borrokara batzen jarraitzeko bultzagarririk handiena". Manifestazioari atxikimendua adierazi diote mila herritar eta eragile inguruk.

Espainiako eta Frantziako estatuen espetxe politikak kritikatu ditu mugimenduak. "Kartzela disidentzia politikoaren aurkako errepresioaren azkenaurreko eskailera maila da", salatu du. Euskal presoak "bahitu gisa" erabiltzea gaitzetsi du, "herria ikaratzen saiatzeko erabiltzen den tresna delako kartzela".

Iñaki Bilbao Lezamako (Bizkaia) presoari elkartasuna adierazi dio. Gaur hamalau egun bete ditu gose greban. "Bizi baldintzarik gogor eta murriztaileenak ezarri dizkiotenean, senide batekin eta lau hurkorekin inolako komunikaziorik izatea debekatu diotenean, [Iñaki Bilbao] Txikito-k borrokaldi gogorrari ekin dio". Euskal presoaren jarrera eta duintasuna nabarmendu nahi izan du AEMk agerraldian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.