Politika

Presoak baino gai "garrantzitsuagoak" badaudela esan dio Atutxak EH Bilduri

Basauriko San Miguel batzokiaren berrirekieran egin zituen adierazpen horiek. Atutxaren adierazpenak "lotsagarriak" direla erantzun dio Sortuk.

Atutxa, iazko ekitaldi batean. ALFREDO ALDAI, EFE
Maialen Unanue
2014ko martxoaren 17a
16:37
Entzun

"Herri honetan badaude presoak bezain edo are garrantzitsuagoak diren gaiak, tartean, langabezia eta ekonomiaren suspertzea". Hala hitz egin zuen atzo Itxaso Atutxa BBB Bizkai Buru Batzarren buruak Basauriko (Bizkaia) San Miguel batzokiaren berrirekieran. Haren ustez, EH Bilduk "presoez soilik" daki hitz egiten: "Guztion, baita presoen, eskubideen alde lan egin duen alderdi batek dio hori: Eta horretan jarraituko dugu, uste oso, erantzukizun eta konpromisoagatik".

Sortuk ohar bidez erantzun dio Atutxari, eta esan "lotsagarria" iruditzen zaiola EAJk gisa horretako adierazpenak egitea, euskal preso politikoen "dispertsioaren babesle" izan direlakoan. PPren politikari "babesa emateari utzi", eta dispertsioaren amaieraren norabidean eragitera deitu du Sortuk EAJ, dispertsioa eta euskal preso politikoei ezartzen zaien espetxe politika salatzeaz gain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.