Sakabanaketa salatzeko hainbat kilometro egin dituzte jada, monozikloz, Jon Lekuona eta Beñat Otegi ordiziarrek, eta igande honetan beste ibilaldi bat egingo dute. "Euskal presoen senideek duten egoera irudikatu" nahian, 120 kilometro egingo dituzte, Baionatik Ordiziaraino (Gipuzkoa).
Aurreko saietan, Bilbo, Gasteiz, Maule, Donibane Garazi, Iruñea eta Donostia lotu dituzte Ordiziarekin, eta oraingoan Baiona lotuko dute. Igande goizaldeko 02:00etan abiatuko dira Baionatik, eta 18:00ak aldera Ordiziara iristea espero dute, eguraldia eta indarra alde baldin badituzte behintzat.