Euskal presoak

Presoak gertura ditzatela eskatzeko, 80.000 sinadura eman dizkio Foro Sozialak Eusko Legebiltzarrari

Alderdi, sindikatu eta herritarrei eskatzen diete elkarlanean hasi eta Espainiako Gobernua mugiarazteko. Ireki ekimenak bildutako sinadurak Nafarroako Gobernuaren esku ere utzi zituzten.

Tejeria eta Foro Sozial iraunkorreko kideak, gaur. JAZKI FONTANEDA, ARGAZKI PRESS
2017ko uztailaren 10a
07:41
Entzun

Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriarekin elkartu dira gaur Foro Sozial iraunkorreko kideak, eta Ireki ekimenak bildutako 80.299 sinadura eman dizkiote. Ekimenarekin bat egin dutenek eskaera garbia dute: euskal presoak Euskal Herriratzea nahi dute. Horretarako, elkar hartzeko eskatzen diete alderdiei, sindikatuei eta herritarrei, eta denek batera Espainiako Gobernuaren jarrera aldatzea lortzea.

Agus Hernan Foro Sozialeko bozeramailearen arabera, bake eta elkabizitzarako bidean legebiltzarrak eta Foro Sozialak egin dezaketen elkarlana izan dute hizpide, besteak beste. Haren arabera, ados daude ETAren armagabetzearen ostean agertoki berri bat dagoela, eta lanean jarraitu behar dela gatazkaren erabateko konponbidea lortzeko.

Foro Sozialak, gainera, argi ditu lehentasunak: biktima guztien errekonozimendua, memoriaren inguruko ekimenak eta euskal presoen egoera. Azken gai horretan adostasun handietara iristen ari direla azpimarratu du, gainera. Zehazki, gaixo dauden presoak aske utzi beharraren inguruan gehiengo zabala ados dagoela dio, "larrialdi soziala" sortzen duela gai horrek. Hala, gogora ekarri du PP ez gainerako talde guztiak horren alde azaldu zirela legebiltzarrean bertan. Adostasunen bide hori jarraitu behar da, Hernanen ustez, presoak Euskal Herriratzeko, eta salbuespen neurriak bertan behera uztea lortzeko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.