Orain presoak lelopean iraganen da Bagoaz-en bizikleta martxa, eta gaur aurkeztu du, Baionan. Euskal presoen gerturatzea eskatuko dute martxan.
Aurkezpenean, gogoratu dute Frantziak hamasei euskal preso gerturatu dituela Mont-de-Marsango eta Lannemezango kartzeletara, eta nabarmendu euskal preso guziek dutela eskubide hori.
Madrilen azken asteetan entzuten diren ahotsei praktikara pasatzeko eskatu diete, oraindik ere urrunketek bere horretan segitzen dutelako. Horren testigu jarri dituzte azken asteetan euskal presoen senideek izandako bi auto istripuak.
Ideologiaz haratago, denei arduraz jokatzeko eskatu diete, gizarte baketsu baten sortzeko.
Ibilbidean zehar hainbat ekitaldi izango dira. Informazio osoa Bagoaz-en webgunean aurkitzen ahal da.
Bestetik, ehun preso inguruk berehala askatzeko baldintzak betetzen dituztela azpimarratu dute gaur hainbat abokatuk eta medikuk.