Euskal Presoak

Presoak gizarteratzeko eredu "legezko eta bideragarria" aurkeztuko du Urkulluk 2016an

Zuzen Bidean egitasmoan kokatu du lehendakariak plana, eta nabarmendu du eredu berria "errealitatean oinarritua" egongo dela.

Iñigo Urkullu lehendakaria artxiboko irudian. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2015eko ekainaren 26a
15:11
Entzun

Ondo zehaztutako egitasmoa izango da, legezkoa eta bideragarria". Hitz horiekin deskribatu du Iñigo Urkullu lehendakariak datorren urtean aurkeztuko duen egitasmo berria, ETAko preso ohiak gizarteratzea helburu izango duena. "Hitzeman eta Zuzen Bidean proiektuetako esperientzian oinarrituko da plan berria", azaldu du.

Bide batez, eta herriko tabernen auziaz galdetuta, gaitzetsi egin ditu "dena da ETA" tesian oinarrituz ezartzen diren salbuespen politikak. "Legeak egungo egoerara egokitu behar dira, elkarbizitzarako urratsak egin ahal izateko". Espainiari ez ezik, ordea, ezker abertzaleari ere eskaera egin dio Urkulluk, pausoak eman ditzala elkarbizitza hori posible egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.