Baketzea

Presoak lau urtean kalean izatea "pentsaezina" dela iritzi dio Balzak, Espainiako Konstituzioaren kontrakoa delako

Gatazka konpontzeko lana luzea izango dela iritzi dio Javier Balza Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak Espainiako Antena3 telebista katean, eta bide horretan gairik korapilatsuenetako bat ETAko presoen ingurukoa izango dela erantsi du. Ildo horretatik, erabat ukatu du atzo Pernando Barrena Batasuneko buruzagiak esandakoa: hau da, baketze prozesuak aurrera egitekotan 2010ean ez dela espetxeetan euskal preso politikorik egongo. Balzarentzat "pentsaezina" da lau urteren buruan presoak kalean izatea, Espainiako Konstituzioaren kontrakoa delako.

2006ko otsailaren 22a
13:55
Entzun
"Lau urtean denak kalean izango direla planteatzea... Hori aministia bat da, zigorren gaineko erabakiak baino askoz ere anti-kosntituzionalagoa", esan du.

Arestian aipatu bezala, baketze prozesua luzea izango dela adierazi du Balzak, eta, gainera, ETA orain artekoen moldeko su-etenik ematea ez dela espero behar. Hala ere, ez du zehaztu ETAren keinua nolakoa izan daitekeen.

ETAren mehatxua indarrean dagoela nabarmendu du, eta erne egoteko eta ez lasaitzeko eskatu du. "EAEn azpiegitura finkoa du ETAk; Ertzaintzak ez du horretan zalantzarik. Beste leku batzuetan ere badu azpiegitura, baina EAEn gutxienez bi komando daude. Ez dira ari inor hiltzen, inoren kontrako erasorik egiten, baina hor daude", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.