euskal presoak

Presoak pixkanaka hurbilduko dituztela esan du Aresek, eta ez dela irtenbide kolektiborik izango

Espetxe onurak izateko bidea banaka egin beharko dutela adierazi du Jaurlaritzako Barne sailburuak. Basagoitik atzo egindako adierazpenak zehaztu ditu, esanez ETA desagertu eta armak eman arte ezin dela espetxe politikan aldaketa bat egiteaz hitz egin.

2011ko urriaren 24a
09:06
Entzun

Efe albiste agentziak jakinarazi duenez, Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Barne sailburuak gaur Espainiako irrati batean egin dioten elkarrizketa batean iragarri du euskal presoak pixkanaka hurbilduko dituztela Euskal Herritik gertu dauden espetxeetara, baina edozein modutara banaka egingo dutela gaineratu du. Espetxe onurak jasotzeko bidea banaka egin beharko dutela presoek adierazi du: "Ez da ez amnistiarik ezta irtenbide kolektiborik izango". Ezker abertzaleari eskatu dio "itxaropen faltsuak" ez sortzeko.

Zuhurtzia eskatu du Aresek. Espetxe politika berriak alderdi guztien babesa izan beharko duela esan du.

Zuhurrago agertu dena Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea izan da. Atzo gauean telebista saio batean ETArik gabe sakabanaketak ez zuela zentzurik esan zuen Basagoitik. Gaur, ordea, zehaztu egin du adierazpen hori, eta espetxe politikaz ETA desagertu eta armak ematen dituen arte ezin dela hitz egin gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.