Herrira-ko kideen arabera, 197/2006 epaia "helburu politiko argi batekin" jaio zen: euskal preso politikoak "makurrarazteko". "Ez badute lortu, presoek eta beren senideek doktrina honi aurre egiteko erakutsitako adore eta indarragatik ez dute lortu", adierazi dute Arrotxapeko, Alde Zaharreko, Donibaneko eta Barañaingo Herrira bilguneetako ordezkariek gaur goizean.
Martxoaren 20an, Giza Eskubideen Europako Auzitegiko Areto Nagusiak 197/2006 doktrinaren inguruko erabakia hartuko du. Garrantzitsutzat jo dute erabakia, horrek "behin betiko izaera izanen duelako".
73 euskal presok dute orain kondena luzatua, Herrira-ko kideek jakinarazi dutenez.