Politika

Presoek EHUn egindako ikasketen inguruan AVTk aurkeztutako kereila artxibatzeko eskatu du Fiskaltzak

Euskal presoek EHUko tituluak iruzurraren bidez jasotzen zituztela salatuz AVT biktimen elkarteak aurkeztutako kereila artxibatzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskal Miguel Angel Carballok. AVTk kereilan agertzen dituen ustezko delituak ez direla Auzitegi Nazinoalaren eskumenekoak argudiatu du.

2005eko azaroaren 7a
19:27
Entzun
Carballo fiskalaren arabera, AVTk salatu dituen gertakariak delitu izatekotan prebarikazio edo faltsutze delituak dira, eta, beraz, ez dagokio Auzitegi Nazionalari haiek epaitzea, baizik eta auzitegi arruntei.

Kereila horretan AVTk ziurtzat jotzen zuen zenbait euskal presok iruzurraren bidez eskuratu dituztela EHU Euskal Herriko Unibertsitateko tituluak, eta "horren arduradun" liratekeen guztien kontra aurkeztu zuen kereila. "Arduradun" liratekeen horiei "ETAri laguntza ematea" egozten zien, eta hori dela eta, Auzitegi Nazionalean aurkeztu zuen salaketa.

Fiskalaren iduriko, ordea, AVTk agertutako gertakarietan ez da ageri "erakunde terroristari"laguntza ematearekin zerikusirik luketen ekintzarik, eta, gainera, nabarmendu du "prentsan agertutako albisteak biltzera eta Guardia Zibilaren ikerketa eskatzera" mugatzen direla kereilako argudioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.