"Inongo alderdi politikok, nahiz eta Gobernua geheingoa eduki, ez du eskubiderik karrera bat ideologikoki zalantzan jartzeko eskubiderik, eta are gutxiago preso hark lortutako emaitzak, unibertsitate publikoaz ari baikara hizketan", nabarmendu du Intxauspek. Halaber, Bergarako UNED unibertsitatearen eta EHUren arteko akordioa "bertan behera uztea ez dela justua" azpimarratu du Intxauspek.
"EHUk eta Hezkuntza departamenduak duintasun gehiagorekin jokatu beharko lukete, akordio eta funtzionamenduari dagozkion aurrerapenak defendatuz batetik, eta bestetik, ebaluazio eskubidea errespetatuz", esan du Etxerateko laguntzaileak.
Intxauspek nabarmendu duenez, "kartzeletako bizi baldintza kaxkarrek eragozpen handia dira ikasketetarako", eta presoek ez dutela "ikasketetarako leku egokirik" salatu du, "ez liburutegirik, eta kasu askotan, ziegan bi liburu bakarrik edukitzen uzten diete".
Euskal presoak
Presoek ikasteko duten eskubidea bermatzeko eskatu die Etxeratek EHUri eta Eusko Jaurlaritzari
Euskal presoen senitartekoen Etxerat elkarteak "ikasteko eskubidearen aurka egiten diren erasoak" salatzeko eskatu die EHU Euskal Herriko Unibertsitateari eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari, eta "presoek ikasteko duten eskubidea bermatzeko hartu beharreko neurriak hartzeko" galdegin. Jon Intxauspe Etxerat elkarteko laguntzailearen esanetan, "EHUn karrera bat ikasten hasi den presoak karrera hori amaitzeko eskubidea du, ez baitute ikasturte bakarrerako soilik onartu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu