Batasunaren iritzian ezinbestekoa da euskal presoak Bide eginez prozesuan parte hartzea, horregatik, erantzunik jaso ez badute ere, saiatzen jarraituko duela azaldu dute.
"Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren parte hartzea behar beharrezkoa da gatazkaren konponbiderako", azaldu du Barrenak, "beste prozesuetan izan den bezala".
Mintzakidetzako kideak Daniel Dergi, Argi Perurena, Juan Lorenzo Lasa Mitxelena, eta Anabel Egues direla gogorarazi du Barrenak. Lehen biak Frantzian daude preso, eta bigarrenak Espainian.
euskal presoak
Presoekin biltzeko oztoporik ez jartzeko eskatu die Batasunak Gobernuei
=iBide Eginez=i prozesuan euskal presoek ere parte hartzea nahi du Batasunak, eta beraz, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren mintzakidetzarekin bildu nahi du Batasuneko mahai nazionalak. Horretarako eskaria duela hilabete egin zutela azaldu du gaur Pernando Barrenak, baina ez dutela inolako erantzunik jaso salatu du. Espainiako eta Frantziako Gobernuei eskatu die bilera horri "oztoporik ez jartzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu