Sakabanaketa amaitzeko eskatu zuten atzo Euskal Herrian milaka lagunek mobilizazioetan, aste honetan espetxerako bidean hildako Natividad Junco gogoan izan zuten, eta presoen eskubideen aldeko ekimenek aurrera segitzen dute. Esate baterako, atzotik baraualdian daude 22 lagun Azpeitian (Gipuzkoa). Urte zahar egunera arte egongo dira. Mutrikun ere gose greban daude lau lagun, abenduaren 25etik hilaren 31 arte, eta atzo herriko hamazazpi eragilek txandakako elkarretaratzeak egin zituzten iluntzera bitartean.
Urte zahar egunez ere izango dira ekimenak han eta hemen. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak mobilizazioak debekatzeko agindu zion atzo Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari, ETA, Segi, Ekin, Amnistiaren Aldeko Batzordeak, Askatasuna edo Batasunak deialdia egin zuela baieztatuz gero. Atzo ez zen arazorik izan. Egunotako ekimenetarako ere baldintza bera jarri du Garzonek.
Argazkian, Azpeitiko baraualdian dauden lagunak, gaur. (Urola Kostako Hitza).
Euskal presoak
Presoen aldeko ekimenek aurrera segitzen dute
Azpeitian 22 lagun baraualdian daude eta Mutrikun lau. Urte zahar egunez ere mobilizazioak egingo dira Euskal Herrian. Atzo milaka lagunek sakabanaketa bukatzeko eskatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu