Ateak Ireki atariak jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu euskal presoen ekitaldi batean parte hartzeagatik auzipetutako atarrabiarrak. "Garbi geratu da UPNren estrategia bat besterik ez zela Nafarroako Gobernuko eskandaluak estaltzeko", esan du Atarrabiako Bilduk.
Fiskalak terrorismoa goratzea leporatzen zien auzipetuei, Atarrabiako jaietan presoen aldeko ekitaldian parte hartzeagatik. Alkateak epaiketan esan zuenez, modu pertsonalean joan zen, eta gaineratu zuen ez zuela ulertzen presoen eskubideak defendatzeko ekitaldi batean parte hartzeagatik auzipetzea.