euskal presoak

Presoen aldeko lehen neurriak lehenbailehen ezartzeko eskatu dio Larreinak PPri

"Arazo teknikoak" konpondu gabe ETAk ezin duela desegin argudiatu du Amaiurreko parlamentariak.

2011ko abenduaren 31
11:03
Entzun

Rafa Larreina Amaiurreko parlamentariak gaur goizean esan du ETAk ezin duela desegin aurretik "arazo teknikoak" konpontzen ez baditu. Horregatik presoen auzian aurrerapausoak eman behar direla argudiatu dute, "aro berri baterantz aurrera egiteko". Bide horretan presoen gaia gakoetako bat dela esan du.

"Guztiok dakigu horrelako erakunde bat ezin dela desegin arazo teknikoak konpontzen ez baditu. Armak ematearekin batera beti dago beste aldean preso daudenen egoera. Horri aurre egin behar zaio eat PPk egin behar duela badakiela uste dut", adierazi du Larreinak gaur goizean Radio Euskadin.

Lehen neurriak lehenbailehen ezarri beharko liratekeela esan du Larreinak, eta horretarako nahikoa litzatekeela espetxeetako legedia ezartzea, beste batzuen artean, gaixo dauden presoak etxeratzea eta Parot dotrina kentzea. Horrela hainbat preso kalera aterako liratekeela esan du, eta horrek prozesuan lagunduko lukeela.

Konponbidean PPk Madrilen "eskuin mutur mediatikotik" jasaten duen presioa kendu beharko lukeela iritzi dio Larreinak, eta Amaiurrek Espainiako Parlamentuan talde propioa ez izatea PPren "hanka sartze handia" izan dela gaineratu du, "ez duelako errealitatea onartzen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.