euskal herria

Presoen aldeko pankarta jartzeagatik auzipetuta zeuden zortzi lagunen kasua artxibatu du Auzitegi Nazionalak

Madrilera deklaratzera joan dira, eta kasua artxibatzea erabaki du epaileak. Presoen aldeko pankartak eta Jon Anzaren hilketa salatzen zuten pankartak jartzea egozten zieten.

2010eko abenduaren 13a
14:43
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, terrorismoa goratzeaz akusatuta zeuden zortzi akusatuen kasua artxibatzea erabaki du. Pasa den abuztuan Burlatako (Nafarroa) jaietan euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko brindisa egin zela eta joan dira Madrilera deklaratzera. Presoen aldeko pankartak jartzea eta Jon Anzaren hilketa salatzen zuten pankartak jartzea egozten zieten. Deklaratzera joan dira zortzi lagunak, eta amaitutakoan kasua artxibatzea erabaki du epaileak.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez, euskal preso politikoen elkartasunaren aurkako gurutzadan kokatu zuten auzipetze hori, baina "azken hilabeteotan euskalpresoen aurkako ofentsiba behea jotzen" ari da beraien ustetan. "Politikoki erabateko porrota izateaz gain, beraien legeetan ere sartzen ez diren jarduerak burutu dituztela argi gelditzen ari dira denborarekin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.