Presoen aldeko pankartak jarri zituzten lagunen auzia artxibatu egin dute

Epaileak adierazi du Burlatako ekintza horietan ez zela agerian gelditu «terrorismoaren justifikaziorik»

Erredakzioa
2010eko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Burlatako (Nafarroa) festetan «terrorismoari gorazarre» egin izana egotzi zieten zortzi lagunen kontrako auzia artxibatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez.

Auzipetuta zeuden herritarrei jaien testuinguruan euskal presoen elkartasunerako topa egite batean parte hartu izana leporatu zieten; horretaz gain, Jon Anzaren heriotza salatzeko eta euskal presoen aldeko pankartak jartzea egotzi zieten.

Epaileak, baina, zortzi inputatuek ekitaldi horietan «terrorismoaren justifikaziorik» egin izana ez dela agerian gelditu adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.