Presoen argazkiak jarrita "terrorismoa goratzea" egotzitako Basauriko lau pertsona absolbitu dituzte

2013ko uztailaren 23a
13:37
Entzun

Auzitegi Nazionalak iaz zigortu zituen Begoña Garro, Irene Rodero, Serafina Rey eta Juan Lopez. "Terrorismoa goratzea" egotzi zien. Urtebeteko zigorra eta zortziko inhabilitazioa ezarri zion bakoitzari.

2011ko urriaren 11n, Basaurin (Bizkaia), presoen argazkiak jarri zituzten, haien izenak azpian zituztela, Eskubide guztien jabe, Euskal presoak Euskal Herrira zioten orriekin batera.

Auzitegi Gorenak argudiatu duenez, Auzitegi Nazionalaren ebazpenean ez zen erreferentziarik egin "jardun terrorista sutatu, justifikatu edo goratzeko" moduko inolako ekintzarik; Gorenak argitu duenez, presoen alde jarritako kartelak "presoak gerturatzeko nahiaren adierazpena" dira. Hori "adierazpen askatasunaren" barnean kokatu du auzitegiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.