politika

Presoen argazkiak jartzeagatik epaitutako Txori Barroteko kideak absolbitu dituzte

Espainiako Auzitegi Nazionalak uste du deliturik ez zutela egin konpartsako kideek. Areago, esan du Bilboko jaietan euskal presoen argazkiak erakusteak ez duela zertan delitu izan: "Ez dago ziurtatuta horrek preso horiek justifikatzea edo goratzea dakarrenik, ezta horrekin preso horiek egindako delituen biktimak gutxietsi nahi direnik".

2010eko urriaren 8a
17:41
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu "terrorismoa goratzea" leporatuta epaitu dituen Txori Barrote konpartsako lau kide. Epaileak kaleratutako autoak dio euskal presoen argazkiak jaigunean azaltzeak ez duela zertan zuzenean ergain delitua egitea: "Ez dago ziurtatuta horrek preso horiek justifikatzea edo goratzea dakarrenik, ezta horrekin preso horiek egindako delituen biktimak gutxietsi nahi direnik". Onartzen du argazkiak ikusteak biktimen "sentsibilitateari" eragin diezaiekeela, baina gaineratzen du hori saihesteko neurriak bide administratibotik hartu behar direla, kartelak kenduz.

Akusazioaren tesiak ez ezik, perituenak ere ez ditu aintzat hartu epaileak. Perituen auzi saioan esan zuten "ETA finantzatzeko tresna" direla txosnak. Hori ezin duela kontuan hartu dio auzitegiak. Fiskalari ere bizkar eman dio epaileak; hark zigorra eskatu zuen, "terrorismoa goratzea" egotzita.

Absoluzioaren aurka helegitea jartzeko aukera dute aldeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.