Ines de Rio eta Josu Bravoren argazkiak jartzeagatik "terrorismoa goratzea" egotzi zioten Fernando Sota Tafallako bizilagunari (Nafarroa), eta urtebeteko zigorra jarri zion Auzitegi Nazionalak. Garai hartan, Del Riok betea zuen zegokion zigorra, baina kartzelan zuten oraindik Parot doktrina aplikatuta. Bravok, berriz, beteak zituen zigorraren hiru laurdenak.
Ahotsa.info-k jakinarazi duenez, Sota kartzelan sartzeko agindua eman du orain Concepcion Espejel epaileak, bi urte baino gutxiagoko kondena izan arren. Halakoetan, zigorra etenda uztea izan ohi da ohikoena, bete beharreko aurrekaririk izan ezean. Fiskala, ordea, aukera horren aurka agertu zen, Sotak betetzeko zigorrik izan ez arren. Zigorra isun bidez kitatzeko ere eskatu zuen defentsak, baina hori ere ukatu egin du epaileak. "Eskandalutzat" jo du erabakia Jaione Karrera abokatuak.