EUSKAL PRESOAK

Presoen argazkiak kendu ditu Ertzaintzak Bilboko 'herriko tabernatik'

Alde zaharreko 'herriko tabernara' goizean joan dira ertzainak, eta zerbitzaria identifikatu dute.

2010eko otsailaren 22a
17:45
Entzun
Gaur goizeko 09:00etan Bilboko alde zaharreko herriko tabernan sartu da Ertzaintza eta han zeuden euskal presoen argazkiak eraman ditu, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak berri eman duenez. Argazkiak ez ezik, hormetan zeuden hainbat kartel ere eraman dituzte. Argazkiak kentzeko unean tabernan zerbitzari ari zena identifikatu dute ertzainek.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, Ertzaintzak txostena igorriko dio Fiskaltzari, ebatz dezan "terrorismoaren gorazarre" egin ote duten eta zein neurri hartu behar diren herriko tabernaren aurka.

AAMk jakinarazi du bihar mobilizazioa egingo dutela, 19:00etan, Bilboko Etxebarrieta Anaien plazan abiatuta. EPPK-ren borrokaldia babestu eta elkartasunaren aurkako jazarpena salatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.