Presoen sakabanaketa
Presoen auzia Legebiltzarra "defendatu eta babesten duten indar berarekin" defendatzeko eskatu die Diezek EAJ, EA eta EB-IUri
Rafa Diez LAB sindikatuko idazkari nagusiak adierazi duenez, Eusko Legebiltzarrak Ganberak horren autonomia defendatzen duen bezalaxe defendatuko behar lituzke euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko Legebiltzarrak hartutako erabakiak. Diez eta LABeko zenbait ordezkarik kontzentrazioa egin dute gaur Legebiltzarraren aurrean, 'Sakabanaketak hil egiten du' lelopean, aurreko asteburuan preso bat bisitatzera zihoan Sara Fernandez iruindarraren heriotza salatzeko.
"Ibarretxe, Azkarraga eta Legebiltzarrak hartutako erabakiei fidelak izan behar dute, eta ekimen instituzional eta sozial bat jarriko behar lukete abian Legebiltzarrak hartutako erabakiak betetzeko", adierazi du Diezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu