POLITIKA

Presoen egoerari buruzko txostena eman dio Etxerat-ek Urkulluri

Urtero legez, Azpeitian izan dira Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, probintziako patroi San Ignazioren omenez egiten den prozesioan. Elkarretaratzea egin du Etxerat-ek Loiolako santutegiaren aurrean.

2013ko abuztuaren 1a
17:25
Entzun

Ehun bat pertsona batu dira Etxerat-ek antolatutako elkarretaratzean, lepoko zuriekin eta pankartekin, sakabanaketa politika salatzeko. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria santutegira gerturatzean baliatu dute Etxerat-eko kideek euskal presoen egoeraren berri jasotzen duen txostena hari emateko. Presoen senide eta lagunek gaur egun duten egoera biltzen duen sei hilabeteko balantzea egin dute txostenean.

"Salbuespeneko espetxe politika baten ondorioak" jasaten dituztela adierazi diote Urkulluri, eta ohartarazi presoen sakabanaketa amaitu behar dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.