Euskal presoak

Presoen eskubideen alde "ibilbide berri" eta zabala abiatuko dute azaroaren 9an Gernikan

Kultura munduko eta gizarteko esparru ugaritako hainbat pertsonak, presoen eskubideen alde aritzeko "lekukoa" hartu, eta ekitaldi berezia iragarri dute azaroaren 9rako Gernikako Astra gunean. Urtarrilaren 11rako, berriz, Bilbon presoen eskubideen aldeko manifestazio jendetsua antolatuko dutela jakinarazi dute.

Eragileen agerraldia. LUIS JAUREGIALTZO, ARP
Aitziber Laskibar Lizarribar.
2013ko urriaren 24a
17:42
Entzun

Begoña Zabala abokatuak eta Juan Ibarrondo idazleak irakurri dute ekimenaren berri emateko manifestua. Esparru askotako hamabost bat herritar izan dira haiekin. Tartean, Joseba Azkarraga Justizia sailburu ohia, Eva Ferreira Athletic futbol taldeko jolakari ohia eta kristau taldeetako kideak.

Herrira-ren aurkako polizia operazioa "injustizia" izan zela adierazteaz gain, itsasoa ezin dela "lotu" ohartarazi dute. Espainiak giza eskubideak urratzen jarraitzen badu Estrasburgok Parot doktrinari buruz kaleratutako epaiaren antzeko gehiago etorriko direla uste dute, eta presoen eskubideak errespetatzeko eskatu dute. Gatazkaren konponbiderako ezinbestekoa dela ere ohartarazi dute.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.