Euskal presoak

Presoen eskubideen alde lanean segituko dute Arrasaten

Ertzaintzak joan den astean kendu egin zituen bertako presoen argazkiak.

2009ko martxoaren 18a
18:27
Entzun
Lehengo astean Ertzaintzak Arrasaten (Gipuzkoa) bertako presoen argazkiak kendu egin zituen ohiko leku batetik, baina gaur hango hainbat bizilagunek azpimarratu dute presoen eskubideak defenditzen segituko dutela. "Argazki horiek ematen diguten indar eta duintasunarekin jarraituko dugu lanean. Azken euskal preso politikoa etxean izan arte amnistiaren aldeko borrokak ez du etenik izango. Behin eta berriz kolpatuko gaituzte, baina herri honetan dagoen elkartasunak errepresioa garaituko du". Hala, kasu, hilaren 27an elkarretaratzea egingo dute, 19:30etik aurrera, herriko plazan.

Bide batez, gaur eman duten prentsaurrekoan, salatu egin dute Ertzaintzaren jokabidea, "harrokeri handiz Arrasateko seme-alaben argazkiak kentzen ikusi dugulako. Euskal Herrian bizi dugun jazarpen eta errepresio egoeraren baitan Ertzaintza hartzen ari den protagonismoa kezkaz bizi dugu Amnistiaren Aldeko Mugimendutik".

Haien ustez, Espainiako Gobernuak salbuespeneko neurriak jarri ditu presoen aurka. Une honetan 750 euskal preso daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.