Zanpantzarrak joan dira segizioaren buru. Haien atzetik senideak presoen argazkiak eskutan dituztela. Ondoren, manifestazioa antolatu duen Ibaetako Foroaren pankarta - Euskal presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubide guztien jabe jartzen zuen-, eta milaka herritar. Senideen eta pankartaren artean, berriz, Iñaki de Juana preso donostiarrak dagoeneko 62 egun egin dituela gose greban gogorarazten zuen txartel handia. Halaxe joan da manifestazioa Donostiako kaleetan.
Zazpietarako iritsi da Bulebarrera, eta han egin dute amaiera ekitaldia. Kuraia taldeko kantari Fernando Sapok irakurri du agiria, eta presoek dagoeneko "Euskal Herrian eta dagozkien eskubideen jabe" behar zutela aldarrikatu du. Espetxean urte asko daramatzaten, eta, gainera, kartzelaldia luzatu nahi dieten presoak izan ditu bereziki gogoan; hala, Iñaki de Juanaren, Jose Mari Sagardui Gatza-ren eta Filipe Bidarten aipamen brezia egin du.
Elorrietaren eta Diezen salaketa
Euskal preso politikoak Euskal Herrira ekartzeko ez ezik, haien eskubideak errespetatzeko exijitu nahi izan du Ibaetako Foroak gaurko manifestazioaren bidez. Halaber, presoak beren interesak lortzeko erabiltzea ez dela zilegi esan nahi izan die Espainiari eta Frantziari. 40 bat sindikatu eta gizarte eragilek osatzen dute presoen eskubideen aldeko bilgune hori, besteak beste, ELAk eta LABek. Hain zuzen ere, euskal preso politikoekin izaten ari diren jokabidearekin PSOE eta Espainiako Gobernua sinesgarritasuna galtzen ari dela esan du Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiak manifestazioan zihoala. Rafa Diez LABekoak, berriz, Zapateroren Gobernuaren espetxe politika mendekuan oinarritzen dela iritzi dio, eta "aski da" esateko garaia dela nabarmendu du.
Alderdiei dagokienez, Batasunak, Aralarrek eta Zutik-ek bat egin dute deialdiarekin; EAk, berriz, militanteen esku utzi du manifestazioan parte hartu edo ez erabakitzea.
Oro har, presoen eskubideen aldekoa da manifestazioa, baina Iñaki de Juanaren egoeraren salaketak oihartzun berezia izan du. Izan ere, preso donostiarrak atzo bete zituen 62 egun gose greban. Gainera, Algecirasko (Espainia) Punta Europa erietxetik Madrilgo 12 de Octubre ospitalera eraman zuten atzo.
Presoak
Presoen eskubideen alde milaka lagun atera dira kalera Donostian
17:30etan hasi behar bazuen ere, seiak laurden gutxi aldera abiatu da Antigua auzotik =i Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal Herrira=i lelopean Ibaetako Foroak antolatutako manifestazioa. Milaka lagun batu dira Donostiako kaleetan. 62 egun gose greban bete dituen Iñaki de Juana preso donostiarra gogoan, =i Iñaki askatu=i izan da gehien entzun den oihuetako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu