Euskal Presoak

Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin dute Loiolan

Urtero moduan, sakabanaketak eragindako gastuei buruzko txostena eman diete senideek Jaurlaritzako ordezkariei.

Sakabanaketa salatzeko elkarretaratzea, Loiolan. ARGAZKI PRESS
arantxa elizegi egilegor
2015eko abuztuaren 1a
08:28
Entzun

Senideak noizko gure bizitzaren jabe? lelopean, euskal presoen senideek kontzentrazioa egin dute eguerdian, Loiolako basilikaren atarian. Elkarretaratzea amaituta, sakabanaketak eragindako gastuak biltzen dituen txostena eman diete Ekonomia sailburu Arantxa Tapiari eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanori.

Ekitaldian, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak elkartasuna adierazi die senideei; nabarmendu du egun euskal presoen giza eskubideen urraketek ez dutela etenik, "eta inor gutxiri axola" zaiola.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.