euskal presoak

Presoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo dute abenduaren 5ean Durangon

'Amnistiaren bidean kaleak bete kartzelak hustutzeko' lelopean izango da, Egin Dezagun Bideak deituta. "Egoera larria" dela deritzo, eta "korapiloa askatu" beharra dagoela. Herri bilguneetan parte hartzeko eskatu du.

2011ko azaroaren 28a
15:10
Entzun

Durangoko Azoka baliatuz, abenduaren 5erako han euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa antolatu du Egin Dezagun Bidea mugimenduak, Amnistiaren bidean kaleak bete kartzelak hustutzeko lelopean. 18:30ean hasiko da.

Bizkaiko amnistiaren aldeko mugimenduko kide, preso ohi eta presoen senide batzuek agerraldia egin dute gaur, Bilbon, eta herrialdean herri bilguneetan parte hartzeko eta mobilizazioak egiteko eskatu dute. Haien arabera, presoen eskubideen arloan "urrats handiak" egin dira azkenaldian, gaia "agenda politikoan" dagoela uste dute, baina "egoera larria" dela ohartarazi eta "korapiloa askatu" beharraz mintzatu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.