Presoen eskubideen aldeko mugimendu berri bat aurkeztuko dute otsailaren 5ean

2012ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Egin Dezagun Bidea proiektua gogoeta prozesu batean murgilduta dago. Egungo egoerak eskatzen dituen beharrei ahalik eta hobekien erantzun eta presoen eskubideen alde modurik eraginkorrenean jarduteko helburuz, orain arte egindako bideari eta hemendik aurrera egin beharrekoari buruz pentsatzen ari da. Horrekin lotuta, aztertzen ari da antolaketa eredu berri bati ere heltzea. Antolakunde ireki bat sortzea jarri du helburu, presoen eskubideen alde; ideologia eta sentsibilitate politiko askotako pertsonak biltzea, euskal presoen eskubideen aldeko lanean.

BERRIAk jakin duenez, otsailaren 5ean Donostian egingo den ekitaldi batean aurkeztuko dute egitasmo berria, eta, aurrez, urtarrilaren 28an egingo duten prentsaurreko batean azalduko dituzte proiektuaren nondik norakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.