Euskal presoen egoera "oso txarra" dela azpimarratu du Zelarainek, baina, haiek, hala eta guztiz ere bakearen aldeko hautua "nabarmen azaldu" dutela dio. Espainiako Gobernuari, beraz, presoen ardura maila berdinarekin jokatzeko eskatu dio: "Euskal Herriaren kontra gerra egiteko erabilitako bideak bakerako erabiltzeko".
Bestalde, egoera politiko honetan AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak egiten duena garrantzia handikoa dela dio. Beraz, azken 30 urteetan AAMren inguruan lanean aritu direnei dei egin die "bildu, antolatu eta berriz ere lanean hasteko".
AAMko abokatu Jon Enparantzak esan du, AAMren kontra egitearekin, "gatazkaren konponbidearen alde lanean ari zirenak kriminalizatzea" bilatu dutela. "Errepresaliatuei elkartasuna azaldu dienak kriminalizatu nahi zituzten, Estatua deseroso sentiarazten zuena paretik kendu".
euskal presoak
"Presoen existentzia konpondu ezean" ezin dela gatazka gainditu dio AAMk
Amnistiaren Aldeko Batzordeen auziagatik espetxean ia lau urte egon den Julen Zelarainek esan du, euskal gizarteak ondo dakiela "700 euskal presoen existentzia konpondu ezean Euskal Herriko gatazka gainditzea ezinezkoa dela". 10.000 euroko bermea ordainduta espetxetik aste honetan berarekin batera ateratako Gorka Zulaikarekin, Josu Beamontekin eta Iñaki Retarekin zein auzi horretako beste auzipetuekin batera eman duen prentsaurrekoan Espainiako Gobernuari eskatu dio "EPPK-k erakutsi duen erantzukizun maila berdinarekin jokatzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu