Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) otsailean espetxeetan borrokaldia egingo du, “autodeterminazioa eta amnistia exijituz”.
EPPK-k ekimen hori lehengo larunbatean eman nahi zuen jakitera, Donostiako Belodromoan Amnistiaren Aldeko Mugimenduek antolatua zuten Hitza eta erabakia, askatasunez ekitaldian, baina ekitaldia debekatua izan zen Espainiako Auzitegi Nazionalaren aldetik, “atzean Askatasuna legez kanpoko erakundea” zegoelakoan. BERRIAk gaur lortu du EPPK-k Belodromorako prestatu zuen idatzia.
Frantzia eta Espainiak “Euskal Herriaren aitortza eta erabakitzeko ahalmena baztertzen segitzen dute”, EPPKren ustez, “eta menpeko estatus politiko bat ezartzeko, gainera, errepresio bideari eusten diote hertsiki. Inolako zalantzarik gabe, jarrera hori da prozesua lurperatzen duena: autodeterminazioa eta lurraldetasuna ukatzea, indar armatuz ukatu ere”.
EPPK-k dio konponbiderako pausoak eman behar direla “eta gakoa, Euskal Herria aitortu eta erabakitzeko bere ahalmena onartzean datza. Zazpi herrialdeak euskal lurralde bakar batean jaso eta onarturik; hiru abiapuntu politiko-instituzionaletatik nazio errealitate bakar baterako urrats definitiboak emanez. Euskal Herriaren independentziarako eta euskal jendarte sozialista baterako atea ere irekirik utzi behar duen konponbidea, alegia”.
Errepresioaren “adierazpen gorenetarikoa espetxeetan” dagoela dio kolektiboak. Sakabanaketa, preso gaixoak kaleratzeko “borondate eza” eta “salbuespenezko legedia” aipatzen ditu. Iñaki de Juana preso gose grebalaria gogoratu dute. “Iñaki akabatzen ari dira! Torturatzen eta hiltzen ari dira gupidarik gabe. Modu programatu eta hotzean, hain zuzen”.
Gauzak horrela, EPPK-k dio “bide bakarra borroka” dela eta beraiek otsailean borrokaldia egingo dutela kartzeletan. Dei egin die Euskal Herriari eta presoen alde jarduten dute guztiei mobilizatzera.
EPPK-ren idatzia
Presoen kolektiboak borrokaldia egingo du otsailean, “autodeterminazioa eta amnistia exijituz”
EPPK-k ekimen hori lehengo larunbatean eman nahi zuen jakitera, Donostiako Belodromoan Amnistiaren Aldeko Mugimenduek antolatua zuten ekitaldian. Estatuen errepresioaren “adierazpen gorenetarikoa espetxeetan” dagoela dio kolektiboak, eta “bide bakarra borroka” dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu