Euskal presoak

Presoen senideak Kordobara zeramatzan furgoneta geldiarazi dute, pistolekin

Etxerat-ek salatu du "larria" dela gertatutakoa.

2016ko irailaren 10a
14:30
Entzun

Guardia Zibilak geldiarazi du euskal presoen senitartekoak Kordobara zeramatzan furgoneta, Etxerat-ek jakinarazi duenez, pistolaz. Presoen senitarteko eta lagunen elkarteak ez du berri gehiagorik eman, baina gertatutakoa "larria" dela salatu du, eta datozen egunetan prentsaurrekoa emango dutela jakinarazi.

Txostena Urkulluri

Arantzazuko Ama Birjinaren eguna izan zen atzo, eta, urtero bezala, han izan zen Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria. Urtero bezala, elkarretaratzea egin zuten Etxerat-eko kideek ere, eta Urkulluri presoen egoeraren berri ematen duen txostena eman zioten. Aurten, zehazki, sakabanaketak haurrengan duen eragina jasotzen duen Dispertsioaren haurrak txostena eman diote. 

Urkulluk esan zien ez al zaien iruditzen berak nahikoa egiten duela presoen egoera konpontzeko, gogora ekarriz Etxarat-ek berak emandako txostenak Espainiako gobernuburari eman izan dizkiotela. Etxerat-eko kideek erantzun zioten berak ere ondo dakiela egiten duena baino gehiago egin dezakeela.

Urteroko hitzordua da Arantzazukoa Etxerat-entzat eta Urkullurentzat, eta halaxe da abuztuaren 2an Azpeitikoa ere. Aurten, baina, beste urteetan ez bezala, Urkullu ez da Etxerat-eko kideengana joan Azpeitian, eta idazkari bat bidali zuen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.