euskal presoak
Presoen senideei diru-laguntza ematen jarraitzeko asmoa azaldu du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburu Joseba Azkarragak esan du, Jaurlaritzak euskal presoen senideei diru-laguntzak ematen jarraitzeko asmoa duela, gizarte gaietan dituzten eskumenen bitartez. EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin zituen Jaurlaritzak Kartzela eskumenen bidez emandako laguntzak, eta Azkarragak esan duenez, erabaki horren kontrako helegitea prestatzen ere ari dira.
EAEko Auzitegiak esan zuen, Jaurlaritzak ez zuela ahalmenik kartzela gaien eskumena hartuta euskal presoen senide eta lagunei diru-laguntza emateko. Beraz, Azkarragak esan du, Jaurlaritzak gizarte gaien eskumena hartuko duela presoen senideei laguntzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu