Presoen urratsak "babestu" eta "lagundu" behar direla dio EH Bilduk

2014ko azaroaren 13a
16:09
Entzun

Agerraldia egin du EH Bilduko Julen Arzuaga parlamentariak, euskal presoen urratsa baloratzeko. Adierazi duenez, oraingo erabakia iazko abenduan EPPK-k egindako adierazpenaren ondorio zuzena da. Alde horretaitk, presoak "emandako hitza betetzen" ari direla nabarmendu du Arzuagak. Gainera, era horretako pausoak politika eremutik "babestu" eta "lagundu" behar direla esan du. Era berean, presoen sakabanaketa salatu du, "indarkeria, sufrimendua eta mina dakarren inposizioa" delako. Bertan behera uzteko deia egin du, "herri honen gehiengoak" hala eskatzen duelako.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, bestalde, Radio Vitoriako elkarrizketa batean harrapatu du albisteak. Mikrofono aurrean adierazi duenez, euskal presoek hartutako bidea "aurrerapausoa" eta "baikorra" litzateke, betiere, "konfirmatuko balitz". Gainera, betez gero, presoek "duela hilabete askoko promesa" beteko luketela adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.