Elkarrizketa aurrerapena

"Presoentzat dagoen alternatiba bakarra gizarteratzea da"

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkari nagusiari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

jarraia152261.jpg
Berria
2018ko maiatzaren 19a
08:19
Entzun

Hauek dira elkarrizketaren pasarte batzuk:

- "Ikusten genuen ekitaldi horretan [Kanboko ekitaldian] ez zela egingo ETAren ibilbidearen inguruko irakurketa kritikorik. Hori ez genuenez babesten, erabaki genuen beste ekitaldi bat egitea Bertizen".

- "Min bidegabea egin zela aitortzea gakoa izan daiteke etorkizunari begira, aldatuko lituzkeelako alderdi politikoen arteko harremanak, biktimekiko harremanak eta kartzela politika bera".

- "Bizikidetza aro berri bati ekin nahi badiogu, presoentzat dagoen alternatiba bakarra gizarteratzea da. Konstituzioan jasota dago, legezkoa da. Hori da perspektiba errealistena".

- "Ez nuke inor engainatu nahi: gai horren [espetxe politikaren] inguruan harremana daukagu Espainiako Gobernuarekin, baina orain arteko balantzea ez da ona".

- "Posible da epe laburrean hamar kartzelatara preso guztiak hurbiltzea, baina hori segur aski gehiegi izango da Espainiako Gobernuarentzat".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.