INGURUMENA

'Prestige'-ren epaiari helegitea jarriko dio Madrilek

Epaiak erantzukizun zibilik eta kalte-ordainik ez duelako zehaztu jarriko du helegitea gobernuak, Galiziako Xuntaren arabera.

2013ko azaroaren 18a
18:48
Entzun

Prestige petroliontziaren epaiari helegitea jarriko dio Espainiako Gobernuak, Galiziako Xuntako presidente Alberto Nuñez Feijook iragarri duenez. Epaiak estatua libre utzi du ardura guztietatik, eta ontziaren arduradunak ere bai. Azken horrekin ez dago konforme PPren gobernua, auzitegiak bidea itxi baitio erantzukizun zibilari eta kalte-ordainak jasotzeari. Horregatik joko du auzitara.

Feijook jakinarazi du gaur bertan hitz egin duela Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroarekin, eta hark baieztatu diola helegitea prestatzen ari direla. Estatuak hondartzak-eta garbitzen gastatutako dirua "itzultzea" nahi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.