KPIren arabera, joan den apirilean %1,2 hazi ziren prezioak Hego Euskal Herrian martxoarekin alderatuz. Urteko lehen lau hilabeteetan, berriz, %1,6 igo dira salneurriak. Azken hamabi hilabeteetako joera aztertuz gero, %2,4koa izan da inflazioa.
Apirilean jantzien eta oinetakoen sektorea izan zen lau herrialdeetan igoerarik handiena izan zuena; %8,05ekoa, besteak beste merkealdien amaierak eraginda.
Prezioak %1,2 igo dira Hego Euskal Herrian apirilean
Kontsumo Prezioen Indizeak (KPI) prezioen %1,2ko hazkundea izan du Hego Euskal Herrian apirilean. 2007ko lehen lau hilabeteetan %1,6 igo dira salneurriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu